[caption id="attachment_127621" align="aligncenter" width="300"]

Goierriko Hitza[/caption]
Etxarri, Hernani, Beasain, Aizarnazabal, Oñati, Zumaia, Leitza, Aia… Euskal Herriko 42 herritatik joan ziren muslariak Ordiziara larunbatean. Argi Berri elkartean XXXVIII. Mus Txapelketa Azkarra jokatu zuten. Arratsaldean zehar, guztira 112 bikote aritu ziren nor baino nor, iaz baino 30 gehiago.
Aurtengoan Zestoara etorri dira bikote irabazlearen txapelak eta 1.500 euro diru-saritan. Xanti Gil eta Felix Arkonada bikoteak irabazi zuen finalean Inazio Torres eta Jabier Mendez ordiziarren aurka arituta; 3-0 emaitzarekin gailendu ziren.
Manuel Salegi eta Antonio Bereziartua (Elgoibar) izan ziren hirugarrenak; Jabi Garzia eta Joxe Antonio Mendizabal (Ordizia), laugarrenak; Iñaki Arizaga eta Joxe Antonio Arizaga (Aizarnazabal), bosgarrenak; Rafa Hernandez eta Aitor Mellado (Ordizia), seigarrenak; Igotz Andeo eta Ramon Zubiri (Tolosa), zazpigarrenak; eta Josu Arranz eta Asiera Bergara (Zumarraga), zortzigarrenak). Herriko eta elkarteko lehen bikoteek ere izan zuten saria, baita lehen emakumeak ere.