Inauteriak Zestoan

Zestoako Hitza 2015eko otsailaren 16a

Zestoan ere majo erabili dute irudimena mozorroak prestatzerako orduan. Larunbatean kalez kale ibili ziren Inauteriak ospatzen, eta asteartean ere egingo dute ospakizunik. Izan ere, 17:00etan Ekain Guraso Elkarteak ogitartekoak emango ditu Gure Txokoa elkartean, eta 17:30ean, berriz, Bat bi hiru festa! umeentzako animazioa egongon da, udaletxeko arkupeetan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. (Argazkiak: Ekain Guraso Elkartea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide