Markel Olano: "Osinbeltzen zabortegia egiteko proiektua baztertuko dugu"

Nerea Uranga 2015eko otsailaren 12a

EAJren Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagaia Zestoan izan da gaur

EAJren Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagaiak gaur Zestoa bisitatu du. Joxe Mendizabal EAJko Zestoako alkatetzarako hautagaiarekin batera herriko hainbat tokitara eta auzotara joan da, "herriko errealitatea ezagutzeko eta partekatzeko". Besteak beste, Osinbeltz harrobian izan da, eta bertan Gipuzkoan zabortegi berririk ez irekitzeko konpromisoa hartzen dutela esan du: "Beraz, Osinbeltz harrobian zabortegia egiteko proiektua baztertuko dugu. Ezin da horrelakorik egin, eta gainera legez kanpokoa da, Foru Arauaren eta ingurumen gutxieneko arauen kontrakoa da, eta ez du zerikusirik herrialde aurreratuenek hartutako konponbideekin". Zestoan, besteak beste, honakoekin bildu dela azaldu dute Olanok eta Mendizabalek: Osinbeltz plataformakoekin, Gainza Mekanizatuak enpresakoekin, Akuako Goikoetxea baserrikoekin eta turismo eta merkataritza arloko eragileekin. Horrez gain, Arroabeko eskola bisitatu du eta baita San Juan egoitza ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide