2015eko erronkak aurkeztuko ditu Zestoako Gure Esku Dagok

Zestoako Hitza 2015eko otsailaren 10a

Zestoako Gure Esku Dago dinamikak aurtengorako zehaztuta dituen erronken berri emango du bihar. Aurkezpen ekitaldia egingo du taldeak, 19:30ean, kultur etxean. Bileran, ekimenak gaur arte egin duen ibilbidearen berri emango dute. Hala nola, sorrera ekitaldia, Zestoan ekainaren 8ko giza katearen inguruan egindako lanketa eta giza katea bera errepasatuko dute. Horrez gain, ikasturte honetan egingo dituzten ekintzak jakinaraziko dituzte. Taldeak "erabakitze eskubidearen alde dagoen zestoar guztiak" gonbidatu ditu biharko bilerara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide