Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor salaren bigarren atalak onartu egin du sei akusatuk euren abokatuari uko egiteko eginiko eskaera. Hamabost eguneko epea dute orain horiek abokatu berria izendatzeko. Bitartean, epaiketa bertan behera uztea erabaki du Auzitegi Nazionalak, eta datarik ez du zehaztu 04/08 sumarioko epaiketak.
Ezker abertzaleko 35 kide daude auzipetuta, tartean EAE-ANVko
Antton Gomez Zestoako bizilaguna.