Arroabeko eskolari buruz hitz egiteko bilduko dira Eusko Jaurlaritzan

Urola Kostako Hitza 2015ko ots. 3a, 19:22

Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordearekin elkartuko dira Lakuan, Zestoako alkatea, teknikaria, eskolako zuzendaria, eta guraso elkarteko pare bat kide.

Arroa Beheko eskolari buruz hitz egiteko bilera egingo dute gaur, asteazkena, Lakuan, Gasteizen, Zestoako, eskolako eta Jaurlaritzako ordezkariek. Zestoako alkateak, teknikariak, eskolako zuzendariak, eta guraso elkarteko pare bat kidek eskolaren egoera azalduko diote Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordeari, eta ahalik eta azkarren konponbideaaurkitzeko eskatuko diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide