Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako programa osatzen jarraitzeko lan saio irekiak egingo ditu datozen bi astetan. Programarako proposamenak jasoko dituzte, eta horretarako hamar saio ireki egingo dituzte, arloka banatuta. Koalizioaren helburua da herri programa herritarrek heure egin dezatela, eta horregatik Bildurekin bat egiten duten herritar guztiei dei egin die parte hartu dezaten.
Bihar, asteartea, hasiko dira lan saioak. Hemen ikus daiteke egutegia:
- Otsailak 3, asteartea, 20.00etan Lasaoko Gureak lokaleak.
- Otsailak 4, asteazkena, 19.00etan Arroa-Beheako Kultur Etxean.
- Otsailak 4, asteazkena, 20.00etan Irateako Gure Ordeka elkartean.
- Otsailak 5, osteguna, 19.30ean, Komunikazioa eta Parte Hartzea, Kultur Etxean.
- Otsailak 7, larunbata, 9.30ean, Ingurumena, Kultur Etxean.
- Otsailak 9, astelehena, 19.30ean, Kultura, Kultur Etxean.
- Otsailak 10, asteartea, 19.30ean, Kirola, Kultur Etxean.
- Otsailak 11, asteazkena, 19.00etan, Arroa-Goiko Herri Etxe elkartean.
- Otsailak 11, asteazkena, 19.00etan, Aizarnako Kultur Etxean.
- Otsailak 12, osteguna, 19.30ean, Sozioekonomia, Kultur Etxean.