Inauteriak antolatzeko bilera egingo dute Zestoan, asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 2a

Helduen desfilea afaldu baino lehen egitea proposatuko dute, besteak beste.

Zestoan Inauteriak, artxiboko irudia (Ekain Guraso Elkartea) Inauteriak antolatzeko bilera egingo dute asteazkenean, hilaren 4an, Zestoan. Kultur Etxean jarri dute hitzordua, 19:00etan. Zestoako Udalak esan du "garrantzitsua" dela herritarrak bileran parte hartzea, denen artean egitaraua adostu dezaten. Gainera, zenbait aldaketa proposatuko dituzte, esate baterako, helduen desfilea afal aurretik egitea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide