Txokolatada egin zuten larunbat arratsaldean
(Iban Narbaiza)
Hiru aste ospakizunetan ibili eta gero, Zestoako Iraeta auzoan amaitu dituzte Santa Ines festak. Larunbatean Umeen Eguna ospatu zuten auzoan, eta ekintza haiekin bukatu zituzten festak. Umeei zuzendutako ekitaldiak ziren egitekoak goizetik, baina eguraldi txarraren ondorioz, hainbat ekitaldi bertan behera utzi zituzten. Dena den, umeek arratsaldean izan zuten gozatzeko aukera, frontoian jolasak, puzgarriak eta txokolatada izan baitzituzten.