Euriak putzu handiak sortu ditu Arroabean

Nerea Uranga 2015eko urtarrilaren 30a

Azken orduetako euriteen eraginez, Urola eta Oria ibaiek abisu horia gainditu du hainbat lekutan. Euskalmeneten aurreikuspenen arabera, gaur euri asko egingo du, batez ere ipar partean. Gauean, berriz, trumoi-ekaitzak bota ditzakeela iragarri du. Euriaren eraginez, Zestoako Arroabean putzu handiak sortu dira eguerdian. Zestoan, berriz, Aizarnatik Errezilera arteko GI-3730 errepidea itxita dago trafikoarentzako, goizaldean zuhaitz handi bat erori da errepidera eta hura kendu bitartean itxita egongo da.   Arroabean potzuak
(Hitza) Arroabean potzuak
(Hitza)     Aizarnan zuhaitza erorita (Ane Aranburu).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide