Atzeratu egin dute bihar hastekoa zen 04/08 sumarioko epaiketa

Onintza Lete Arrieta 2015eko urtarrilaren 28a

Haizea Ziluaga defentsaren abokatuak uko egin dio sei auzipeturen defentsa lanak egiteari, eta bertan behera gelditu da ezker abertzaleko 35 kideren aurkako epaiketaren hasiera. Bihar ekin behar zioten epaiketari Espainiako Auzitegi Nazionalean. Besteak beste Antton Gomez Zestoako bizilaguna dago auzipetuta. Biharko HITZA-n Gomezen elkarrizketa argitaratuko da, hain justu. Otsailaren 11n jakinaraziko dute epaiketa noiz hasiko den. 12 euskal abokatu atxilotu zituen Guardia Zibilak ETAri laguntzea egotzita, eta tartean zeuden epaiketa honetako hainbat abokatu. Horietako bat da Ziluaga. Berak esan du bere ordez kasua hartuko duen abokatuak denbora beharko duela defentsa lanak behar bezala prestazeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide