Rekondo eta Erasun aurretik, Iraetan

Nerea Uranga 2015eko urtarrilaren 26a

Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako final laurdenen aurreko azkenengo saioa jokatu zuten atzo Iraeta auzoko frontoian, Santa Ines jaien barruan. Jon Rekondok eta Ander Erasunek Mikel Larrañaga eta Ruben Saralegik baino lan hobea egin zuten, eta bi puntu lortu zituzten. Beste bikotea puntu bakarrarekin gelditu zen. Lan dena Rekondok eta Erasunek 22:45eko denboran egin zuten, Larrañagak eta Saralegik, berriz, 23:48an.  Aizkolariek atseden hartzen zuten bitartean Joseba Ostolaza harri-jasotzaileak erakustaldia egin zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide