Hiru eskaintza aurkeztu dituzte Zestoako TS Fundiciones enpresa erosteko

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 7a

TS Fundicioneseko langileen manifestazioa Zestoako TS Fundiciones enpresa erosteko, hiru enpresa aurkeztu dira lehiaketa publikora. Etzi, astelehenean, amaitu zen eskaintzak egiteko epea, eta gaur jakinarazi dute berria. Albistearen aurrean, Jon Peli Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatuak adierazi du hiru eskaintza egoteak bermatzen duela enpresa "erakasrgarria" dela. Orain, administratzaile judizialak aztertuko ditu eskaintzak, eta merkataritza arloko epaileari proposatuko dio zein den eskaintzarik onena. Aldundiaren arabera, "lehentasuna" emango diote "jarduera bera" eta "ahalik eta langile gehien" mantentzeari. TS Fundiciones Zestoako enpresa itxiko zutela esan zuten 2014ko otsailean, eta uda aurretik itxi zuten. Lantegia lehiaketa publikora irten bazen ere, lehen fasean eskaintzarik gabe gelditu zen enpresa, bi aukera alboratu ostean. Bigarren fase honetan, hiru eskaintza egin dituzte Zestoako lantegia mantentzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide