Igandean Umeen Ibilaldi Neurtua egingo dute Zestoan

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 12a

Agiro Mendi Taldeak umeen ibilaldi neurtua antolatu du beste urte batez. Igandean egingo dute zazpi kilometrotako ibilbidea sei urtetik gorako umeek, eta gaur izango dute izena emateko azken eguna. Hiruko taldeak osatu beharko dituzte, eta izena ikastetxean eman beharko dute. 10:00etan plazatik abiatuta, Zestoako Udala eta Eusko Jaularitza prestatzen ari diren Osasun Bideak bideetatik luzeena egingo dute, eta Bainuetxea, Zubimuzu eta Iraeta zeharkatuko dituzte, herrira itzuli arte. Hamaiketakoa ere egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide