Gipuzkoako bainuetxeei buruzko liburu aurkezpena Zestoan

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 9a

Carlos Larrinagak bere azken liburua aurkeztuko du ostegunean, Zestoan: Balnearios guipuzcoanos (1776-1901). Turismo de salud e inversión de capital en aguas minerales izeneko liburua idatzi du, eta haren inguruko azalpenak emango ditu 19:00etan, Zestoako Bainuetxean. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eskutik argitaratu du lana, eta elkarteko hainbat lagunek hartuko dute parte biharko saioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide