Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eusko Jaurlaritzak Zubietako TMB planta egiteko baimena luzatu ez izanaren inguruko irakurketa egin du Zestoako Udalak, eta salatu du Jaurlaritzak «birziklatzearen aldeko politikak egiteagatik gipuzkoarrak zigortu nahi dituela». «Bereziki azpeitiarrak, zarauztarrak eta beasaindarrak kaltetzen ditu, egun irekita dauden hiru zabortegiak ixteko plangintza oztopatuz».
«Aurretik onartuta zegoen erabakia» atzera bota dutela, eta Jaurlaritzaren erabakia «aurrekaririk gabekoa» izan dela azpimarratu dute. EAJren jarrera kritikatu dute, «Gipuzkoako hondakinen plangintza integrala oztopatu nahi dutelako»: «Gipuzkoa hondakinen kudeaketan aitzindari izatea ekidin nahi du». Aurreko proiektuak, gainera, TMB planta ere aurreikusten zuela gogoratu dute, GHKk proposatzen zuen leku berean. Errauste planta kentzea lortu dutela eta, ordea, «ulergaitza» deritzote «proiektuko elementu kutsatzaile nagusia kenduta», baimena ukatzea.
Dena den, Gipuzkoak hondakinak «iraunkortasunez eta arduraz kudeatzeko» eredu bati dagokon azpiegitura guztiak izango dituztelakoan da udala, eta biziklatze politikekin jarraitzeko «konpromiso irmoa» azaldu du.