Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1.- Osinbeltz Zabortegia, 49/2009 Dekretuak esaten duen bezala, hondakin ez arriskutsuen zabortegia izango da, B2 motakoa. Lege honetako 33. orrian agertzen da, argi eta garbi, eta lixibiatuak eta gasak jasotzeko sistemak jarri behar dira derrigorrez. Diputazio eta Zestoako Udalaren arteko hitzarmen bat tarteko, Alemaniako legediak eskatzen duen estabilizazio maila bete beharko dutela diote Osinbeltzen sartuko diren hondakinek. Baina mota honetako hitzarmen bat ezin da blindatu, aldebakarreko erabakiz hautsi daiteke (nahiz eta gero indemnizazioak etab. egon). Beste zabortegiak itxita, Gipuzkoako zabortegi bakarra Zestoakoa izatera kondenatzen gaitu, mota guztietako hiri hondakinak jasotzeko prestatua urteetarako.
2.- Gipuzkoako Foru Aldundiak aipatzen duen legedi alemaniar gogorrak, Alemanian zabortegietara hondakinak botatzeko bete beharreko baldintzak ezartzen ditu. Baina inoiz ez dira botatzen inerteen gordelekuetara, hiri hondakinen zabortegietara beti: Europa osoko legediak hondakin hauek ez ditu inerte edo inertizatutzat jotzen, hiri hondakin izaten jarraitzen dute.
3.- TMB plantek flujo bat baino gehiago dute. Frakzio bat, Gipuzkoako Foru Aldundia potoetan erakusten ibili dena, frakziorik txikiena da, TMBtik ateratzen den hondakinen %10-15a (hondakin biologiko estabilizatua). Beste zati bat ebaporatu egiten da, eta CRS (combustible de residuos sólidos) frakzioa da haundiena (%50-70). CRS izeneko frakzio hau lekurik gehienetan erre egiten da inzineradoran, fuel bezala erabiltzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiak frakzio honen berri ez digu eman, baina itxuraz hau ere Zestoara ekarri nahi da. Bestalde, depuradoretako lokatz zikinekin zer egingo duten ere ez digute argitu. Gipuzkoako beste zabortegi guztiak itxita, hauek ere Zestoara?
4.- Hainbat bileratan Gipuzkoako Foru Aldundiak planteatzen duen sistemarekin konparagarria izango litzateken lurralde edo mankomunitate batengatik galdetuta, erantzunik ez dago. Guri ere ezinezkoa egin zaigu urtero Zubietan jasoko diren 170.000 tona zaborretatik abiatu (%45eko bereizte mailarekin), 100.000 zuzenean berriro birziklapen katera sartu, geratzen diren 70.000 tona zabor TMB planta baten bidez guztiak inerte bihurtu eta Osinbeltz bezalako kare harrizko harrobi batean gordetzeko modua egiten duen adibide bat aurkitzea. Lixibiatu, gas eta usainik gabea gainera. Harrigarriena ala ere guzti hau lortuko dela ziurtatzea da, oraindik Zubietako TMB plantaren eta Osinbeltzeko Zabortegiaren proiektuak egin gabe daudenean.
5.- Gipuzkoako Foru Aldundiak muestra bezala ekarritako hondakina, Salzburgon lortua da. Baina Salzburgon ematen den hondakinen kudeaketa sistema hemen planteatzen denaren desberdina da: gaikako bilketa garatuagoa dute, beraz TMBko plantan sartzen den zaborraren karakterizazioa desberdina da, zaborra “garbiago” iristen da. Bukaeran TMBko plantatik ateratzen den hondakinetatik zabortegietara doana hondakin biologiko estabilizatuaren frakzioa da (%10-15a). Gainerakoa, ateratzen den hondakin kopuruaren frakzio nagusia (%50-70a), CRS deiturikoa, inzineratu egiten dute Salzburgon, trenez garraiatuz erraustegi plantara.
6.- Alemania eta Austriako eremu degradatuak berreskuratzearen inguruan, inoiz ez da kare harrizko harrobi bat TMBko planta baten hondakinekin berreskuratu. Gainera, soilik harrobiaren 1/5ena zaborrez estalita ez da berreskuperapen paisajistikorik lortzen. Dena den, 49/2009 Dekretuak dionari jarraituaz, 30 urte irauten du itxiera osteko faseak, eta urte guzti hauetan egin daitezkeen jarduerak oso mugatuta egongo dira, besteak beste zabortegiko sellatuaren gainean sortzen den bejetazioa kendu beharra dago.
7.- 49/2009 Dekretuak zabortegien kokapenaren aukeraketa egiteko irizpideak errepasatuko ditugu:
- Herrirako hurbiltasuna: gutxienez kilometro bateko distantzia egon behar da. Zestoako lehen etxeak 200 metrotara daude, ibaia 50 metrora eta karretera ondo ondoan.
- Uholde arriskurik ezin da izan: Urola ibaia bertan dago
- Formazio karstikoetatik gutxienez 100 metrora egon behar du: Osinbeltz bera da guztia kare harrizkoak, pitzaduraz betea urteetako leherketen ondorioz
- Permeabilitate baxua izan behar du: Osinbeltzek duen permeabilitatea izan daitekeen altuena da.
- Azpian akuiferorik ezin da egon: Osinbeltzen azpian akuiferoak daude.
- Ondare natural eta kulturala babestu behar da: Gizateriaren Ondare baten (Ekain) jabe den herri turistiko bati zabortegi batek ez dio inongo onurarik egiten.
ZESTOAKO HARROBIA HERRI PLATAFORMA