Batzar irekia egingo du gaur Zestoako Bilduk, Osinbeltzez

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 27a

Zestoako EH Bilduk batzar ireki bat egingo du gaur, eta Zestoako Osinbeltzeko hondakin geldoen proiektua jorratuko dute herritarrekin. Besteak beste, koalizioak bere jarrera azalduko du gaiarekiko. 19:00etan izango da batzarra, Zestoako Herri Eskolan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide