Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Udalak prestatutako Guraso Eskolen saio berri bat izango da ostiralean. Oraingoan, Iraetako elkartean egingo dute, eta Izar Arregi psikologoak Haurraren jarrera ulertuz izenpean egingo dute eskola. Jarreren arrazoiei buruz eta gurasoen erantzunen inguruan arituko dira, 19:00etatik aurrera. Hurrengo saioa abenduaren 18an egingo dute, Arroagoian.