Berria.info Urtarrilaren 12an hasiko da, Espainiako Auzitegi Nazionalean, 4/08 sumarioa edo EHAK eta EAE-ANVren aurkako auzia. 35 lagun eseriko dira akusatuen aulkian, ETAko kide izatea egotzita, tartean Zestoan bizi den Antxon Gomez EAE-ANVko bozeramaile ohia. Urtarrilerako zortzi auzi saio jarri ditu Zigor Arloko 2. sekzioko epaimahaiak, baina ez da baztertzen ahozko epaiketa gehiago luzatzea.
Informazio gehiago hemen