Brigadarako eta balio anitzeko peoien lan poltsak osatuko ditu Zestoako Udalak

Zestoako Hitza 2014ko azaroaren 12a

Zestoako Udalak brigadako arduradunaren eta balio anitzeko peoien lan poltsa bana osatzeko deialdia zabaldu du. Bietan aldi baterako kontratuak egingo dituzte, eta eskaerak azaroaren 19ra artean, 08:30eatik 14:00etara bitartean, aurkeztu behar dira, Zestoako Udaletxean. Besteak beste, adin nagusikoak eta eskolaratze ziurtagiria edo pareko titulazio maila izan behar dute. Hiritartasun espainiarra eduki edo Europar Batasuneko estatu kideetakoeren bateko herritarra izan behar dute, eta euskaraz lan egiteko gaitasuna izatea (B1 maila) eta B motakø gida baimena izatea ere ezinbestekoa dute. Bi deialdien oinarriak Zestoako Udaletxean edo udalaren webgunean (www.zestoa.net) aurkitu daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide