Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du bihar, 20:00etan. Besteak beste, Azkue eremuari eta Arroabeko Sansienea-Erreka eremuari dagokien Zestoako Arau Ordezkatzaileen aldaketak behin betiko onartuko dituzte, eta uraren ziklo osoaren kudeaketa arautzen duen ordenantza ere onartzekoak dira. Hiru mozio ere lantzekoak dira: Zestoako Erregistro Zibileko langileek aurkeztutakoa, eraikinetan amiantoaren aurka hartu beharreko neurriena eta indarkeria matxistaren ingurukoa.