Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Danbolinzulo Kultur Elkarteak herriko argazkilaritza zaleak elkartu nahi ditu bigarren aldiz, aurrera begira egin ditzaketen ekintzak edo plana zehazten joateko. Joan zen astean elkartu ziren lehenengoz, baina jende gutxi bildu zirela eta, orain bigarren saiakera egingo dute, eta interesa duten guztiak gonbidatu dituzte bertara. Bihar, 19:00etan elkartuko dira, kultur etxean.
Besteak beste, ikastaro teoriko eta praktiko bat antolatzearen inguruan hitz egin zuten joan zen astean, norberaren kamera nola erabili gehiago jakin dezan. Era berean, bizpahiru hilabetetik behin gai bat zehaztu eta horren inguruko argazkiak atera ondoren, guztien artean partekatzeko elkartzea ere proposatu zuten. Erakusketak eta argazki rallyak antolatzeko asmoa ere badute.