Zestoako Ekain Guraso Elkarteak zuzendaritza berrituko du

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 5a

Ekain Guraso Elkarteak batzar nagusia egingo du gaur, asteazkena. 21:00etan elkartuko dira, ikastetxeko jangelan, eta gurasoen parte hartzea garrantzitsua izango dela azpimarratu dute. Izan ere, elkarteko eta ikastetxeko egitasmoak azaltzeaz gain, zuzendaritza erdia aukeratuko dute, zozketaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide