Bihar omenduko dute Marcelo Usagabia, eta besteak beste Frankismo garaiko bere bizipenak kontatuko ditu. Frankismoaren aurka borrokan aritu zen Usabiaga, eta Arroa Behean espetxean egon zen irundarra, handik ihes egin zuen arte. Frantzian ihesian bizi izan zen, eta Espainiako espetxe frankistetan egon zen.
Auzoko Ederki zentroan elkartuko dira, pilotalekuaren ondoan, eta Aitor Azurki kazetariak eta Maizales bajo la lluvia liburuaren egileak Usabiaga elkarrizketatuko du. Garaiko eta gerra osteko testiunguruaz, espetxeko bizipenez hitz egingo du 98 urte bete berri dituenak.
Hitzaldiaren ondoren omenaldi bat egingo diote Usabiagari, eta mokadua izango da bertaratutako guztientzat.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide