Herritarrek bilera ireki bat antolatu dute gaurko Osinbeltzeko biltegiaz

Zestoako Hitza 2014ko urriaren 22a

19:30ean Zestoako Kultur Etxean egingo dute bilera. Herritar guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzera, eta argi utzi nahi izan dute politika mundutik kanpo dauden herritarrak direla deitzaileak. "Gipuzkoako hondakinen arazoa 20 urtez konponduko duen herria izango bagara, izan gaitezen jakitun eta partaide. Garrantzitsuegia da erabakia alderdikerietan aritzeko", esan dute antolatzaileek. "Ez gaude gordailuaren ez alde ez kontra. Herritar bezala frogak, bermeak eta datuak nahi ditugu gure iritzia eraiki eta erabaki ahal izateko", gaineratu dute. Horregatik, plataforma bat sortzea proposatu dute bi helburu nagusirekin: batetik informazio gardena lortzea eta partekatzea, eta bestetik, herri galdeketa bultzatzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide