Ardo dastaketa antolatu dute larunbatean Zestoan

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 22a

Larunbatean ardo dastaketa bat egingo dute Zestoan, Lizenziadokua plazatxoan. Sei upategiren ardoak dastatu ahal izango dituzte herritarrek: Tobia, Marques de Vitoria, Javier Guzman Aldazabal, R.M. Rioja, Vidal Sablechero eta Ramirez, eta pintxoak ere banatuko dituzte. 12:30etik 14:30era izango da dastaketa, eta Abrassados taldearen kontzertuarekin girotuko dute saioa. Laiak saltokiak antolatu du ekimena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide