Bideoa: Hondakin geldoen biltegiari buruzko bilera Zestoan, 2. zatia

Zestoako Hitza 2014ko urriaren 17a

https://www.youtube.com/watch?v=1MIuYA3cDL0

Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak, Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakariak eta Imanol Azpiroz erakunde bereko lehendakariordeak azalpenak eman zizkien asteartean herritarrei, Osinbeltz harrobian egingo den hondakin geldoen biltegiaren inguruan. Herritar ugari joan ziren aldundiaren eta GHKren informazioa jasotzera, eta leku arazoen eraginez, kultur etxean egin beharrean kiroldegian izan zen bilera. Luze jo zuen bilerak, eta herritarrek euren zalantzak eta kezkak helarazteko aukera izan zuten 21:45eak artean. Danbolinek bideoz grabatu zuen batzarra, eta hemen ikus daiteke bigarrengo zatia. Hemen, herritarrek egindako galderak azaltzen duen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=1MIuYA3cDL0

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide