TSko langileen "kezkekin" bat egin dute Zestoako eta Zumaiako udal ordezkariak

Zestoako Hitza 2014ko urriaren 16a

[caption id="attachment_113086" align="aligncenter" width="300"]Zumaiako eta Zestoako udal ordezkariak, Arroako lantegi aurrean, langile ohiekin(Ane Olaizola) Zumaiako eta Zestoako udal ordezkariak, Arroako lantegi aurrean, langile ohiekin
(Ane Olaizola)[/caption] Zestoako eta Zumaiako udal ordezkariak TS Fundicioneseko Arroako lantegi aurrean izan dira goizean, hango langile ohiei babesa emateko asmoz. Lantokian berriro martxan jartzea ezinbestekotzat jo dute bi udalerrirentzako eta eskualdearentzako. Enpresaren salmenta prozesua sortuko den enpleguaren eta horren kalitatearen arabera aurrera eramatea eskatu diete administratzaileari eta epaileari. "Guztien onerako izango den irtenbide baten alde egin dezaten eskatzen dugu", eta "ahal duten neurrian" horretarako konpromisoa hartu dute. Gaur amaitzen da erosleek euren proiektua aurkezteko epea, eta ondoren administratzaileak proposatuko dio epaileari lantegia zeini eta zer balditzetan saltzea. Astelehenetik lantegi aurrean egon dira langile ohiak, enpresa ikustera joaten zirenei euren aldarrikapenak helarazteko. Zentzu horretan, "euren eskubideen defentsan agertutako jarrera eta egindako lana" txalotu dute udal ordezkariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide