[caption id="attachment_112990" align="aligncenter" width="300"]

Atzoko bileraren irudia. (Argazkia: Danbolin)[/caption]
Zestoako hondakin geldoen biltegiaren inguruko bilera bat egin zuten atzo herriko pilotalekuan. Iñaki Errazkin Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatua, Ainhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakaria eta Imanol Azpiroz GHKko lehendakariordea izan ziren bertan, zestoarren zalantzak argitzeko asmoz. Bertan egon zen Leire Etxeberria alkatea ere.
«Normala da zestoarrek zalantzak izatea eta bermeak eskatzea. Gu zalantza horiek argitzera eta berme horiek ematera joan ginen», adierazi dute diputatuak eta GHKko kideek. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskerrak eman nahi dizkie bilerara gerturatu ziren herritar guztiei: «Bertan parte hartu zutenek errespetuz azaleratu zuten beraien ikuspuntua eta emaitza denontzat aberasgarria izan dela uste dugu».
Zestoarrekin «harreman zuzena» mantentzen jarraituko duela adierazi du Aldundiak.