Zestoako hondakin geldoen biltegia: ezaugarriak

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 14a

Zestoako biltegiaren ezaugarriak. Lurrak iragazkortasun eta lodiera egokia izan behar du, hesi geologiko naturala ziurtatzeko. Hala ez bada, hesi geologiko artifiziala erantsi eta gainean estaldura iragazgaitz bat jarri behar da. Materia geldoa azken geruza honen gainean uzten da. Eremua terrazatan banatzen da, eta ondoren lurrez estaltzen da. Amaitzeko, tokiko zuhaitzak landatzen dira. Lehen urtean, 70.000 tona inguru hondakin geldo jasotzea aurreikusten da Osinbeltz harrobian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide