Jon Urdangarinek eta Nerea Amilibiak irabazi dute Endoiako mendi lasterketa

Zestoako Hitza 2014ko irailaren 22a

43 minutu eta 33 segundotan lortu zuen garaipena atzo Jon Urdangarin urnietarrak gizonezkoetan. Emakumezkoetan, Nerea Amilibia aiarra nagusitu zen: 50 minutu eta 10 segundon egin zuen lana. 8,6 kilometroko lasterketa egin zuten Zestoan, eta podiuma honela gelditu zen: gizonezkoetan bigarren Arkaitz  Astiazaran gelditu zen (45:34) eta hirugarren Mikel  Olaizola azpeitiarra (46:02). Emakumezkoetan, Aizarnazabalgo Alazne  Irureta izan zen bigarrena (56:30) eta hirugarrena, berriz, Maria Jesus  Castro (1:04:53). Sailkapena, osorik, hemen ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide