Mikel Arregi 'Ertxin': "Epaia oso larria da"

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 30a

35/02 sumarioko auzipetuetako bat da Mikel Arregi Ertxin zestoarra. Absolbitu egin dute Esther Agirre zarauztarrarekin batera, eta epaiaren inguruko balorazioa egin dio HITZAri: "Epaia oso larria da. 20 lagun zigortu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta 103 kultur elkarteren egoitza edo tabernak estatuaren esku geldituko dira. Oso larria da hori guztia garai hauetan". Arregik azpimarratu du epaiketan zehar argi gelditu dela ez dagoela frogarik esateko ETArekin lotura dagoela. "Epaiketan ez da zantzu edo frogarik agertu inor kondenatzeko". Era berean, epaileetako batek emandako boto partikularra nabarmendu du. "Denon absoluzioa eskatu du, eta herriko tabernak konfiskatzearen kontra azaldu da, azpimarragarria iruditzen zait hori".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide