Gaur goizean, Orioko futbol zelaian, jokalari bat entrenatzailearekin hizketan (O.L.A./Hitza)
Hasi da txapelketa, eta egunotan futbolari gazteak eta autobusen joan-etorriak ohikoak dira Orioko eta Zestoako futbol zelai inguruetan.
Eskualdeko lau talde ari dira parte hartzen, hainbat kategoriatan. Hauek dira taldeak: Zarautz KE, Orioko Futbol Taldea, Orioko Herri Eskola eta Zumaiako FT.
Gaur, esaterako, goizez eta arratsaldez ariko dira partidak jokatzen.
Datozen egunetan ere hainbat partida ikusteko aukera izango dute herritarrek.
Nesken arteko partida bat jokatu dute gaur goizean (O.LA./Hitza)