Zestoan eskolaz kanpoko ekintzetarako kirol koordinatzaile bat behar dute

Zestoako Hitza 2014ko ekainaren 4a

Zestoako Ekain Guraso Elkarteak kirol koordinatzaile bat behar du 2014-2015 ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzetaz arduratzeko. Bete beharreko baldintzak hemezortzi urte beteak izatea eta zestoarra izatea dira. Lan kontratuta irailetik maiatzera izango da, astean bederatzi orduz lan egiteko. Curriculuma aurkezteko epea gaur hasita ekainaren 13ra arte egongo da irekita (bi egunak barne) eta Zestoako Herri Ikastetxera eraman behar da. Txominengatik galdetu behar da.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide