Lan istripuen aurka protesta egin dute herritarrek Zestoan

Olatz Prat 2014ko maiatzaren 7a

Astelehen goizean Arroa Beheko Bombas Azcue enpresan izandakolan istripua salatzeko eta langile ororen lan baldintza duinen alde, elkarretaratze bat egin zuten atzo arratsaldean Zestoan, EH Bilduk deituta. Leire Etxeberria alkatea bertan izan zen, eta «elkartasuna» adierazi zien istripuan zauritutako 13 langileei, eta bereziki larri zauritu zirenei. Enpresari eskatu zion gertatutakoa ikertu eta «neurriak» hartzeko. Atzo iluntzean Zestoan egin zuten protestaren une bat (Ane Olaizola/Hitza) Sutean erre ziren hiru langileetatik bik oso larri jarraitzen zuten atzo, Osakidetzak  igorritako mediku txostenaren arabera. Bi langile horiek erredura larriak izan zituzten aurpegian eta buruan, eta arnasa hartzeko makinara konektatuta dituzte astelehenetik. Bizkaiko Gurutzetako ospitalean daude. Larri zauritu zen hirugarren langilearen egoera hobera doa. Donostiako Ospitalean dago ingresatuta, eta egonkor dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide