"Amaitutzat ematen dugu itxialdia, baina ez dugu inondik inora baztertzen berriro horrelako egitasmoak egitea beharrezkoa bada. TSko langileak izaten jarraitzen dugu, eta TSgatik lanean eta mobilizatzen jarraituko dugu". Hala azaldu dute itxialdiaren amaieran irakurritako oharrean.
Lantegi barruan egin dute irakurketa, gaur 08:00etan. Kanpoan ertzainak zituzten zain. Autoetatik irtenda, enpresako ate nagusitik metro batzuetara egon dira ertzainak, eta azkenean ez dute esku hartu. Langileek irten zain egon dira senide eta lagunak ere, baita Azpeitiko eta Zestoako alkateak ere. Txalo artean atera dira TS Fundicioneseko langileak Zestoako lantegitik, eta atea kandaduarekin itxita utzi dute langileek berriz ere.
Maiatzaren 1a izanik,
ELAk eta LABek antolatutako ekitaldietan parte hartuko dute eguerdian TSko langileek.
Itxialdian parte hartu dutenek eta bertaratu direnek laster alde egin dute; ertzainek han jarraitu dute. Lantegiaren inguruak pankartaz beteta, eta lantegiaren hormaren kontra besaulkiren bat eta koltxoi pare bat ikus zitezkeen, itxialdiaren lekuko isil.
http://youtu.be/2a39_bAa_UE