Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren diploma, Zestoako San Juan Fundazioarentzat

Zestoako Hitza 2013ko abenduaren 17a

Zestoako San Juan Fundazioko kideak, diplomarekin Joan den astean eskuratu zuten Bilboko Euskalduna Jauregian Bikaintasuna/Kudeaketa aurreratuarekin konpromisoa izeneko diploma. Eusko Jaurlaritzak ematen duen  diploma da, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren eskutik. Fundazioko arduradunek pozik hartu dute diploma: "San Juan Fundazioak azkeneko urteetan bere kudeaketa hobetu eta berritzeko eta horrela bezero, langile eta gainontzeko interes taldeen asebetetzea hobetzeko egindako ekintzen ondorio bezala lortu dugu sari hau". Etorkizunean bide beretik jarraitzeko asmoa ere agertu dute: "Aurrera begira hobekuntzako bide honetan jarraitzeko konpromisoa dugu, pausoz pauso, baina etenik gabe". Fundazioak San Juan Egoitza, Eguneko Zentroa eta Etxebizitza Babestuak kudeatzen ditu. Gutxi gorabehera 50 erabiltzaile dira guztira, eta 40 langile inguru ditu lanean zerbitzu horiek eskaintzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide