Bego Alabazanek emango du tailerra (Argazkia: Alabazan.net)
Urtarriletik aurrera haurrentzako ipuin kontaketak antolatu nahi dituzte Arroan, baina ordurako prestatzeko orain helduentzako ipuin kontaketa tailerra antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek izena Zestoako Udalaren webgunearen (
www.zestoa.net) bidez eman behar dute. Ipuin kontalaritzako tailerrak hiru saio izango ditu, gaur bertan hasita; gainontzeko beste bi saioak abenduaren 4an eta 11n dira. Tailerra Arroako kultur etxean emango dute, 17:30etik 19:30era artean.
Ipuin kontaketa tailerra Bego Alabazanek emango du eta 2 urtetik 7 urtera bitarteko haurrei ipuinak kontatzen ikasteko tailerra izango da. Parte hartzen dutenek datorren urtean Arroako haurrei ipuin bat kontatzeko konpromisoa izan beharko dute.
Ipuin kontaketak asteburuan
Arroan, ostiralerako eta larunbaterako,
Zurrumurru antzerki taldearen Andrina Basandrina ipuin kontaketa animatua antolatu dute eta gero globoflexia saioa izango da. 4 urtetik 9ra bitarteko haurrentzako da. Arroabeako Kultur Etxean ostiralean, 17:00etan, izango da eta Arroagoiko elkartean, larunbatean, 17:00etan.