Azaroaren 29rako Gaztain Erre Eguna antolatu dute Zestoan

Nerea Uranga 2013ko azaroaren 21a

Zestoako Herri Eskolan azaroaren 29rako Gaztain Erre Eguna antolatu dute, Ekain Guraso Elkarteak eta eskolak elkarlanean. Ikasle, guraso edota beste herritarrek parte hartzeko festa da egiten dutena. Aurten, gainera ekitaldi berri bat antolatu dute karaoke eta guzti. Festa 15:00etatik 18:00ak bitartean egingo dute Zestoako Herri Eskolan bertan. Antolatzaileek azaldu dutenez egun horretarako ekitaldietan gurasoek parte hartzea nahi dute, horretarako aurrez ikastetxean izena eman beharko dute, harreran edota 943-147977 telefono zenbakian. Horretarako azken eguna bihar, azaroak 22, da. EGITARAUA: Azaroak 29, ostirala. - 15:00etan, olinpiadak. Haurrek urteroko probak egingo dituzte eta bukaeran guraso, irakasle eta ikasleen artean proba batzuk jokatuko dira. - 16:00etan, gaztaina jana. - 16:30ean, txokolate jana eta gero karaokea. - 18:00etan, festaren bukaera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide