Benantxio Irureta mendizalea zena omenduko dute larunbatean Aizarnan

Ane Olaizola 2013ko urr. 10a, 04:00

Benantxio Irureta mendizalea gogoratuko dute etzi bere jaioterrian, Zestoako Aizarna auzoan. Lagun Onak Mendi Bazkuna keta Aizarnako Herri Elkarteak elkarlanean prestatu dute mendizale zenaren aldeko omenaldia, Yalung Kang (8.505) mendia igo zueneko 25. urteurrenean, hain zuzen ere. Benantxio Irureta mendizalea, Baltoroko zeharkaldian, 2011n. «Hilberritan omenaldia egitea pentsatzen hasi ginen, baina erabaki genuen igoera honen urteurrenarekin batera omenduko genuela Benantxio». 1988ko urriaren 11 igo zen aizarnarra Nepaleko mendira. Urteurrenaren hurrengo eguna larunbata izaki, hori aprobetxatuko dute ekitaldia egiteko. Mendizaleari omen egiteko egun osoan zehar izango dituzte ekitaldiak, asko mendiari lotutakoak. Aizarnan igaroko dute eguna, baina bere bizilekua zenarekin lotuko dute eguna. Hala, 10:00etan Azpeitiko plazatik irtenda mendi buelta egingo dute Aizarnara. Han kalejira egingo dute, eta ondoren mokadutxoa egingo dute frontoian. Arratsaldean, berriz, Iruretak duela mende laurden egin zuen espedizioaren irudiak emango dituzte. Mendizalea maiatzaren 11n hil zen, Pirinioetako Aneto mendian  amildegitik erorita. Egitaraua Urriak 12, larunbata
  • 10:00. Azpeitiko plazatik irtenda mendi ibilaldia Aizarnara.
  • 13:00. Kalejira Aizarnako kaleetan zehar.
  • 14:00. Aranburuk prestatutako mokadua. Arkumea, pintxoak eta txotxa.
  • 16:30. Yalung Kang 88 emanaldiaren hasiera.
  • Ondoren. Triki-poteoa kaleetan zehar.
  • 19:00. Azpeitira itzultzeko autobusak egongo dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide