Zestoan ekainetik ari dira herri baratzeak lantzen

Nerea Uranga 2013ko irailaren 24a

Zestoan, Iraetan, Baratze Parkeko herri baratze ekologikoak joan den ekainean hasi ziren lantzen, Herriaren lurrak, herritarren eskura lelo hartuta. Maiatzean herri baratzeen proiektua martxan jartzeko deialdia egin zuen Zestoako Udalak. Deialdi horren bidez, 30 baratze banatu zituzten izena emandako herritarren artean. Beste hamar baratzerako sail libre gelditu ziren orduan eta ekainean interesa zuten herritarrek izena emateko beste deialdi bat egin zuten, hala uztailean baratzegintzarako beste hamar lursail banatu zituzten Iraetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide