Igandean zortzigarren aldiz jokatuko dute Akoako Bira

Nerea Uranga 2013ko irailaren 11

Iazko lasterketaren irteera momentua (Argazkia: Bittor Mutiozabal) Igandean lasterkari herrikoien jai berezia jokatuko da Zestoako Akoa bailaran, Akoako Biraren zortzigarren edizioa izango da. Lasterketa herrikoia 10:30ean hasiko da Akoako baselizatik eta parte-hartzaileek 7.800 metroko ibilbidea egin beharko dute helmugara iritsi aurretik. Akoako lasterketan parte hartzea doan da, baina partaide kopurua 150 lagunera mugatuta dute. Dagoeneko ehundik gora launek izena emanda dute iganderako lehian. Izena , Zestoako kiroldegian edota www.herrikrossa.com webgunean eman daiteke. Urtero ohi bezala, helmugara iristen diren lehen bost lasterkarientzako sari sorpresak jarri dituzte antolatzaileek eta lehen koadrilak ere sari sorpresa jasoko du. Sariak, Akoa bailaran ekoiztutako produktuak izango direla azaldu dute. Gainera, lasterketaren bukaeran, parte-hartzaile guztientzako hamaiketakoa eta kamisetak egongo dira. Dutxa hartzeko aukera ere izango dute korrikalariek. Endoiakoa, hilaren 22an Akoako lasterketa jokatu eta zortzi egunera Endoian lehen mendi lasterketa antolatu dute. Irailaren 22an, 8.600 metroko korrika lehia izango da Endoian eta inguruetan, Zestoa eta Deba arteko lurretan. 11:00etan da irteera. Endoiako mendi lasterketa berri honetan parte hartzeko aurrez 10 euro ordaindu beharko da eta egunean bertan 14 euro. Aurrez izena emateko aukera irekita dute www.herrikrossa.com webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide