Euritan, baina Amabirjin jaietan murgilduta jarraitzen dute zestoarrek. Hala, gaur eguerdian musika alaia eta usain goxoa ziren nagusi erdigunean. Izan ere, haurrek taloak egiten ikasi dute, eta txistorra goxoarekin batera jan dute beraiek egindako arto masa. Udaletxe azpian izan da hori. Kiroldegiko aterpean, berriz, paella lehiaketa egin dute gazte eta helduek, eta urtero bezala herriko koadrila ugari animatu da arroza ahalik ondoen prestatzera.
Egun osoan izango da festaz gozatzeko aukera, eta bihar ere hainbat ekitaldi izango dituzte eskura herritarrek. Hau da gaurko eta biharko egitaraua:
Irailak 7, larunbata
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 12:00. Talo tailerra eta aurpegi margotzea, ume eta gaztetxoentzat, Laranjadin.
- 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak. Joselontxo’s txaranga. Izena ematea eta txartelak tabernetan.
- 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
- 17:00. Koadrila arteko jolasak, plazan, Gazteen Asanbladak antolatuta.
- 19:00. Joselontxo’s txaranga.
- 19:30. Meza parrokiko abesbatzarekin. Gero, Ama Birjinari Salbea.
Irailak 8, igandea
- 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
- 10:00. Idiakaitz txistulariak.
- 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuarekin.
- 12:00-14:00. Jolas parkea umeentzat: puzgarriak, ohe elastikoak, bideojoko gunea…
- 12:00. Meza nagusia, Parrokiko abesbatzarekin.
- 13:15. Bandaren kontzertua.
- 17:00-20:00. Jolas parkea umeentzat. Goizekoaz gain, txapa tailerra.
- 17:30. Bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
- 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Angel Sanchez Baeza. Ordezkoa: Francisco del Olmo Pozp. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
- 18:00. Bertso saioa, kultur etxe aurrean.
- 19:30. Zestoa Kantuz, kaleetan zehar.
- 20:00. Oilasko jana, txosna gunean.
- 20:30. Trikidantz, Laranjadin, gau aldera arte.