Gazte Egunean, herri bazkaria egin zuten zestoarrek (Argazkia: Danbolin)
Herriko festa nagusiak, amabirjinak, ospatuko dituzte datozen egunetan zestoarrek, eta ostegunetik aurrera askotariko ekintzak izango dira gozagarri. Asteburuan ere giroa berotzeko dozenaka saio egin dituzte. Gazte Eguna ospatu zuten larunbatean, eta triki-bertso poteoa egin zuten. Dozenaka lagun elkartu ziren Laranjadi Plazan bazkaltzeko. Era berean, Ondarbasora Igoera egin zuten txirrindulariek hogeita zortzigarren urtez. Igandean, berriz, txistulari alardea egin zuten dozenaka taldek.
Osteguna Herrira Eguna izango da, baina ostiralean botako dute suziria udaletxeko balkoitik. Musikak, herri bazkariak, lehiaketek eta jolasek izango dute tarte berezia, zekorketekin batera. Eta aurten izango da berrikuntzarik. Lehen aldiz Zestoako Lopene ganadutegiko Josu Arregik eta herritar batzuek izango dute ikuskizuna antolatzeko ardura.
Egitaraua
Irailak 5, osteguna. Herrira Eguna
- 15:30. Joko tradizionalak, umeentzat.
- 18:00. Zestoako IV. Gazteen Pilota Txapelketako finala, frontoi zaharrean.
- 20:00. Kartzelak hustu, plaza bete ekimena.
- 21:00. Herri afaria, plazan.
- Ondoren. Jon Maia eta bertsolari sorpresa. Erromeria plazan, Monik, Eider eta Leirerekin.
Irailak 6, ostirala
- 11:00. Kalejira zaratatsua.
- 11:30. Umeen udalbiltzarra.
- 12:00. Andre Madalen Liliko andreak botako du txupinazoa. Ondoren, herriko banda, buruhandi eta txistularien kalejira.
- Jarraian. Entzierroa umeentzat, gezurrezko zezen beltz beldurgarriarekin.
- 13:00. Zezen bolaztatuak eta pottokak, gaztetxoentzat.
- 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
- 15:30. Faunolandia joko birziklatuak familia osoarentzat.
- 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
- 18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Joaquin Galdos Moreno. Ordezkoa: Luis Manuel Garcia. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa). Ondoren, zezen bolaztatuak.
- 18:00. Mugi-mugi dantzaldia ume eta gaztetxoentzat, kultur etxe aurrean.
- 19:30. Ttek elektrotxaranga.
- 22:00. Pilota jaialdia. Partida nagusia: Olaizola II-Beroiz / Bengoetxea VI-Albisu.
- 00:00. DJ Julius, Foru Plazan.
Irailak 7, larunbata
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 12:00. Talo tailerra eta aurpegi margotzea, ume eta gaztetxoentzat, Laranjadin.
- 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak. Joselontxo’s txaranga. Izena ematea eta txartelak tabernetan.
- 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
- 17:00. Koadrila arteko jolasak, plazan, Gazteen Asanbladak antolatuta.
- 19:00. Joselontxo’s txaranga.
- 19:30. Meza parrokiko abesbatzarekin. Gero, Ama Birjinari Salbea.
Irailak 8, igandea
- 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
- 10:00. Idiakaitz txistulariak.
- 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuarekin.
- 12:00-14:00. Jolas parkea umeentzat: puzgarriak, ohe elastikoak, bideojoko gunea...
- 12:00. Meza nagusia, Parrokiko abesbatzarekin.
- 13:15. Bandaren kontzertua.
- 17:00-20:00. Jolas parkea umeentzat. Goizekoaz gain, txapa tailerra.
- 17:30. Bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
- 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Angel Sanchez Baeza. Ordezkoa: Francisco del Olmo Pozp. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
- 18:00. Bertso saioa, kultur etxe aurrean.
- 19:30. Zestoa Kantuz, kaleetan zehar.
- 20:00. Oilasko jana, txosna gunean.
- 20:30. Trikidantz, Laranjadin, gau aldera arte.