Irudietan: paella lehiaketa karmenetan

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 13a

Paella goxoena nork prestatuko, lehian dira Arroa Beheko frontoian. Danborradaren biharamuna gainditu, eta sukaldean egitea erabaki du hainbat auzotarrek Karmen jaietan. Ondoren herri bazkaria egingo dute Zestoakoa auzoan, eta arratsaldean herrien arteko norgehiagoka izango da, 17:30ean. Bihar euskal jai eguna izango da, eta Karmengo Amaren Eguna, berriz, asteartean. Ordura arte luzatuko da festa Arroa Behean, eta etenaren ostean ostiralean herri afariarekin esango diete agur jaiei. Ikusi egitaraua hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide