Sanisidroak Arroa Behean

Ane Olaizola 2013ko maiatzaren 17a

Arroa Beheko jaietako artxiboko irudi bat (Hitza) Zestoako Arroa Behean  sanisidroak hasiko dituzte gaur; mus txapelketa izango da 22:00etan, Ederki elkartean, eta izena 21:30eatik 22:00etara artean eman beharko dute bikoteek. Bihar, berriz, herriko sagardozaleen sagardo dastaketa egingo dute txorizo pintxoekin, 18:00etatik aurrera, eta afariarekin amaituko dute eguna elkartean. Igandean, 17:00 Sanisidroetako I. Pala Txapelketako Finala izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide