Zestoan turismo arloko profesionalen arteko topaketa antolatu dute

Nerea Uranga 2013ko maiatzaren 10a

Lili Jauregia Datorren ostegunerako, maiatzak 16, Zestoako EAJk Turismo arloko profesionalen arteko topaketa antolatu du. Zestoa inguruko profesionalei zuzenduta dago, eta nahi duten guztientzako irekia da. EAJkoek adierazi dutenez, Topaketaren helburua Zestoako Turismoaren inguruan hausnarketa egitea da, gaur egungo egoerari errepasoa eginez eta etorkizunerako proposamenak mahai gainean jarriz. Zestoa, Urola bailarako turismoaren eragilea izenburu hartuta egingo dute Turismo Arloko Profesionalen Arteko Lehen Topaketa. 19:00etan hasiko da, Arozena hotelean. Bertan parte hartuko dutenak hauek dira: Mertxe Garmendia Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria; Juan Jose Aranburu Araziko kudeatzailea; Juan Jose Allur Siadecokoa eta Zestoan merkatari eta ostalaritza elkarteko aholkularia; Jaione Egiguren Zestoako Bainuetxea hoteleko zuzendariordea; Andoni Barroso Sastarrain eta Iraoberriko zuzendaria; eta Josetxo Mendizabal Zestoako Turismo eta Merkataritzako zinegotzia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide