Trikitilariekin bazkaria, aurreko urte bateko asentzioetan (Nerea Uranga/Hitza)
Endoiarrak prestatu dira festetarako. Gaur hasiko dituzte Asentzio jaiak, eta ekitaldiz beteriko asteburua izango dute. Igandea izango da egun borobilena. Hau da aurtengo egitaraua:
Maiatzaren 9a, osteguna.
- Ondoren, auzo afaria egingo dute eta txiste kolantalariek eta Felix eta Maite trikitilariek alaituko dute giroa.
Maiatzaren 11a, larunbata.
- 23:00etan erromeria izango da Ezten-Giro taldearekin.
Maiatzaren 12a, igandea.
- 11:00etan meza nagusia izango da.
- 12:00etan Itziarko Dantza Taldeak saioa eskainiko du.
- Ondoren, Mañukorta eta Mendizabal bertsolariak eta Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaituko dute giroa.
- 14:00etatik aurrera auzotarrek bazkaria egingo dute.
- 17:30ean herri kirol jaialdia izango da. Alde batetik, Rekondo eta Mujika arituko dira aizkoran eta bestetik, Inhar eta Telleria harria jasotzen.
- 19:00etan Zelai luze zezenak eta pottokak izango dira.
- Ondoren erromeria izango da Jagoba eta Maddalen trikitilariekin.