Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estatu propioa: nazionalizazioa, identitatea, eta kulturaren oinarri izenburu hartuta hitzaldia izango da bihar, 19:00etatik 20:15era bitartean, Zestoako Kultur Etxean. Hitzaldia bukatutakoan, luntxa izango da. Bertan hizlari ariko dena Luis Mari Martinez Garate da goi mailako telekomunikazio ingeniaria, Iturralde ikerketa ekimenaren eta Nabarralderen sortzaileetariko bat dena. Hitzaldia Zestoako Napar Zuzterrak antolatu du, Zestoako Udalaren laguntzarekin.